Ongi Etorri koloretako mundura..!





Morea Gorria Berdea Laranja Horia Urdina...

2011-09-20

Ez apurtu inoren ametsaK.




Una perversion de la naturaleza, un hombre, si lo podemos llamar así... hitz honekin hasten da bideoa. Orrialde honekin hasteko, garrantzitsua iruditzen zait bertan frogatzea eta hezkuntza inguruko jentea kontzientziatzea bakoitzak jartzen dituela bere mugak eta guk, irakasle moduan, ezin ditugula hauek bertan behera bota. Bideo honetan ikusten den bezala, jendeak apurtu egiten ditu protagonistak dituen ametsak eta horren ondorioz, besteak baino gutxiago sentitzen da. Ez da gai sentitzen bere kabuz bizitzeko eta pertsonak berataz barre egiteko soilik balio duela pentsatzen du. Esaidazue, gelan premia bereziak dituen haur bat baduzue, beste ikasleak baino gutxiago dela pentsatuko duzue? Berataz barre egingo duzue?


Ezinbestekoa ikusten dut premia bereziekin aurkitzen garenean ikasle bakoitzaren mugak eta abileziak ezagutzea, bakoitzari gai dela sentiaraziz eta guztiak bezala, norbera bakarra eta berezia dela ohartuz!