Ongi Etorri koloretako mundura..!




Morea Gorria Berdea Laranja Horia Urdina...

2011-12-15

Ebaluazioa..!

Blog honen bitartez jorratu nahi izan dudan helburua bete izana espero dut. Izan ere, premia bereziak dituzten haurrak ezberdinak ez direla kontzientziatzea nahi izan dut, premia bereziak dituztela, baina ez direla gu baino gutxiago. Pertsonak dira eta errespetua merezi dute, hezkuntza mailan batik bat. Kolore askotakoa da hezkuntza munduaa! :)

2011-11-13

gutuna..!

 
Hona hemen premia bereziak dituen haur batek idatzitako gutuna: Haur Down bat naiz. Zergatik? Ezberdina jaio nintzelako. Badakit momentu batean nire gurasoak oso kezkatuta zeudela eta begira egoten zirela egiten nuena behatuz, eta batez ere, nola hazten nintzen behatuz. Niri ez zitzaidan inporta beti haur bat izan naizelako. Niretzat urteak ez dira pasatzen, gainera, nahi ditudan urteak izan ditzaket. Bizitzako gauza sinple guztiaz gozatzen dut eta ziurta dezaket oso zoriontsua naizela. Bai. Momentu batzuetan triste jartzen naiz, batez ere, nire futbol taldeak galtzen duenean. Baina gol bat sartzen duenean, nire indar guztiekin oihu egiten dut, zorionez salto egiten dut eta bandera mugitu egiten dut zelaian egongo banintz bezala. Ez dut ezer irrikatzen. Ez dakit hitz horren esanahia. Sinesten ez baduzu ere,  badakit adimena falta zaidala, baina maitasuna soberan daukat. Bai ba! Eskolara noa, ez da zurea bezalakoa nire mundua ezberdina delako. Andereñoa asko maite dut eta pazientzia handiarekin zeramika irakasten dit. Ez didazula sinesten? Egun batean erakutsiko dizkizut egin ditudan gauzak. Beste lagun batzuk ditut. Gauzak ere egiten dakitenak. Rikik, pianoa jotzen du, koadroak marrazten ditu eta poemak idazten ditu. Benetan idazten dituela! Errekreoetan musika entzuten dugu eta nire neskalagunarekin dantza egiten dut. Ezin dudala neskalagunarik  izan? Egun batean erakutsiko dizut. Juanita du izena eta asko maite dugu elkar. Beti nire karameluak ematen dizkiot eta oso pozik jartzen da. Ni ere oso pozik jartzen naiz bera pozik ikustean. Gimnasia klaseetan pilotarekin jolasten dugu. Ez dut nahi atezaina izan! Adi egotea besteek gola ez sartzeko ez zait gustatzen. Nik 10 zenbakiarekin jolastu nahi dut eta golak sartu Maradonak bezala. Guzti honengatik eskatzen dizut kaletik pasatzen ikusten nauzunean, penarekin ez begiratzea ni. Pena zurea normala jaio zinela eta errespontsabilitate pilo dituzula, eta gainera, beti arduratsu bizi zara. Nire ama eta nire aita dauzkat, nire anai-arreba eta osaba deitzen didaten lobak ere. Gainera maiteminduta nago eta benetan maiteminduta. Bera ere ni maite nauela badakit. Ez, ez izan penarik, bakarrik ezberdina naiz. Haur Down bat naiz. Zergatik? Ezberdina jaio nintzelako. Badakit momentu batean nire gurasoak oso kezkatuta zeudela eta begira egoten zirela egiten nuena behatuz, eta batez ere, nola hazten nintzen behatuz. Niri ez zitzaidan inporta beti haur bat izan naizelako. Niretzat urteak ez dira pasatzen, gainera, nahi ditudan urteak izan ditzaket. Bizitzako gauza sinple guztiaz gozatzen dut eta ziurta dezaket oso zoriontsua naizela. Bai. Momentu batzuetan triste jartzen naiz, batez ere, nire futbol taldeak galtzen duenean. Baina gol bat sartzen duenean, nire indar guztiekin oihu egiten dut, zorionez salto egiten dut eta bandera mugitu egiten dut zelaian egongo banintz bezala. Ez dut ezer irrikatzen. Ez dakit hitz horren esanahia. Sinesten ez baduzu ere,  badakit adimena falta zaidala, baina maitasuna soberan daukat. Bai ba! Eskolara noa, ez da zurea bezalakoa nire mundua ezberdina delako. Andereñoa asko maite dut eta pazientzia handiarekin zeramika irakasten dit. Ez didazula sinesten? Egun batean erakutsiko dizkizut egin ditudan gauzak. Beste lagun batzuk ditut. Gauzak ere egiten dakitenak. Rikik, pianoa jotzen du, koadroak marrazten ditu eta poemak idazten ditu. Benetan idazten dituela! Errekreoetan musika entzuten dugu eta nire neskalagunarekin dantza egiten dut. Ezin dudala neskalagunarik  izan? Egun batean erakutsiko dizut. Juanita du izena eta asko maite dugu elkar. Beti nire karameluak ematen dizkiot eta oso pozik jartzen da. Ni ere oso pozik jartzen naiz bera pozik ikustean. Gimnasia klaseetan pilotarekin jolasten dugu. Ez dut nahi atezaina izan! Adi egotea besteek gola ez sartzeko ez zait gustatzen. Nik 10 zenbakiarekin jolastu nahi dut eta golak sartu Maradonak bezala. Guzti honengatik eskatzen dizut kaletik pasatzen ikusten nauzunean, penarekin ez begiratzea ni. Pena zurea normala jaio zinela eta errespontsabilitate pilo dituzula, eta gainera, beti arduratsu bizi zara. Nire ama eta nire aita dauzkat, nire anai-arreba eta osaba deitzen didaten lobak ere. Gainera maiteminduta nago eta benetan maiteminduta. Bera ere ni maite nauela badakit. Ez, ez izan penarik, bakarrik ezberdina naiz.

2011-11-01

muga guztien gainetik... BIZI BIZITZAA! :)


"Hala ere, bizitzako momentu batzuetan, jausten zaretenean, gora egiteko indarrik ez daukazuela sentitzen duzue".

"Ikusi, 100 biderrez saiatuko naiz tente jartzen, eta ez badut 100. aldian lortzen, eta errenditzen banaiz, altxatuko al naiz? Ez. Baina... etengabe saiatzen banaiz, ez da bukaera izango, jakin ezazue. Garrantzitsuena da nola bukatu den, ea ahalegindu garen".

Kontuan hartzeko bizitza ikusmoldea aurkezten dizuet hemen, gure ikasleak mugen gainetik bizitza gozatu dezatela izan behar da gure helburuetako bat, haien mugek bizitzeko aukera guztiak suntsitu ez ditzaten eta gai direla sinistarazteko..!

2011-10-10

Ekarpen Bat!


Hona hemen premia bereziak dituzten umeak duten egoera erakusten duen bideo bat eta irakasle baten, Gurutzen Lasarteren, ekarpena honekiko. Ea bidean aurrera egiteko baliozkoa deen!

2011-10-02

Kontuan izan beharreko gauzak.!

Hezkuntza premia bereziari buruzko araudia Euskal Autonomi Erkidegoan

  • 118/1998 DEKRETUA ekainaren 23koa, hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleei eman beharreko hezkuntza-erantzuna eskola muinbakar eta integratzailaren esparruan antolatzen duena AGINDUA, 1998ko uztailaren 30ekoa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuarena, beharrizan bereziak dituzten ikasleak eskolatzeko irizpideak ezartzeko, eta ikasle horiek behar dituzten baliabideak hezkuntza-sistemako maila guztietara helarazteko
  • AGINDUA, 1998ko uztailaren 24koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuarena, hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleentzat hurrengo hauek arautzen dituena: alde batetik, curriculumera sartzeko egokitzapenen eta curriculumaren norbanako egokitzapen nabarien baimena eta, bestetik, ez-unibertsitatekoa den hezkuntza-sistemaren etapetan egokitzapen horiek egiteko, garatzeko eta ebaluatzeko prozedura (1998-12-22ko Aginduarengatik partzialki aldatuta)
  • AGINDUA, 1998ko uztailaren 30ekoa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuarena, hezkuntzaren arloko hainbat ekintza eta neurri arautzen dituena, gizarte edo kulturaren ikuspegitik besteak baino egoera txarragoan diren ikasleentzat eta eskolara egokitzeko zailtasun handiak dauzkaten ikasleentzat
  • ERABAKIA, 1998ko uztailaren 24koa, Hezkuntza Sailordetzarena, aparteko gaitasunak edukitzeagatik heziketa-premia bereziak dituzten ikasleei hezkuntzaren aldetik eman beharreko erantzuna nondik nora bideratu arautzen duena

Diru-laguntzak

www.hezkuntza.ejgv.euskadi.net orrialdean ikusgai dago hemen jarritako xedapenak, informazio gehiago behar baldin baduzue.

2011-09-20

Ez apurtu inoren ametsaK.




Una perversion de la naturaleza, un hombre, si lo podemos llamar así... hitz honekin hasten da bideoa. Orrialde honekin hasteko, garrantzitsua iruditzen zait bertan frogatzea eta hezkuntza inguruko jentea kontzientziatzea bakoitzak jartzen dituela bere mugak eta guk, irakasle moduan, ezin ditugula hauek bertan behera bota. Bideo honetan ikusten den bezala, jendeak apurtu egiten ditu protagonistak dituen ametsak eta horren ondorioz, besteak baino gutxiago sentitzen da. Ez da gai sentitzen bere kabuz bizitzeko eta pertsonak berataz barre egiteko soilik balio duela pentsatzen du. Esaidazue, gelan premia bereziak dituen haur bat baduzue, beste ikasleak baino gutxiago dela pentsatuko duzue? Berataz barre egingo duzue?


Ezinbestekoa ikusten dut premia bereziekin aurkitzen garenean ikasle bakoitzaren mugak eta abileziak ezagutzea, bakoitzari gai dela sentiaraziz eta guztiak bezala, norbera bakarra eta berezia dela ohartuz!