Hona hemen premia bereziak dituen haur batek idatzitako gutuna: Haur Down bat naiz. Zergatik? Ezberdina jaio nintzelako. Badakit momentu batean nire gurasoak oso kezkatuta zeudela eta begira egoten zirela egiten nuena behatuz, eta batez ere, nola hazten nintzen behatuz. Niri ez zitzaidan inporta beti haur bat izan naizelako. Niretzat urteak ez dira pasatzen, gainera, nahi ditudan urteak izan ditzaket. Bizitzako gauza sinple guztiaz gozatzen dut eta ziurta dezaket oso zoriontsua naizela. Bai. Momentu batzuetan triste jartzen naiz, batez ere, nire futbol taldeak galtzen duenean. Baina gol bat sartzen duenean, nire indar guztiekin oihu egiten dut, zorionez salto egiten dut eta bandera mugitu egiten dut zelaian egongo banintz bezala. Ez dut ezer irrikatzen. Ez dakit hitz horren esanahia. Sinesten ez baduzu ere, badakit adimena falta zaidala, baina maitasuna soberan daukat. Bai ba! Eskolara noa, ez da zurea bezalakoa nire mundua ezberdina delako. Andereñoa asko maite dut eta pazientzia handiarekin zeramika irakasten dit. Ez didazula sinesten? Egun batean erakutsiko dizkizut egin ditudan gauzak. Beste lagun batzuk ditut. Gauzak ere egiten dakitenak. Rikik, pianoa jotzen du, koadroak marrazten ditu eta poemak idazten ditu. Benetan idazten dituela! Errekreoetan musika entzuten dugu eta nire neskalagunarekin dantza egiten dut. Ezin dudala neskalagunarik izan? Egun batean erakutsiko dizut. Juanita du izena eta asko maite dugu elkar. Beti nire karameluak ematen dizkiot eta oso pozik jartzen da. Ni ere oso pozik jartzen naiz bera pozik ikustean. Gimnasia klaseetan pilotarekin jolasten dugu. Ez dut nahi atezaina izan! Adi egotea besteek gola ez sartzeko ez zait gustatzen. Nik 10 zenbakiarekin jolastu nahi dut eta golak sartu Maradonak bezala. Guzti honengatik eskatzen dizut kaletik pasatzen ikusten nauzunean, penarekin ez begiratzea ni. Pena zurea normala jaio zinela eta errespontsabilitate pilo dituzula, eta gainera, beti arduratsu bizi zara. Nire ama eta nire aita dauzkat, nire anai-arreba eta osaba deitzen didaten lobak ere. Gainera maiteminduta nago eta benetan maiteminduta. Bera ere ni maite nauela badakit. Ez, ez izan penarik, bakarrik ezberdina naiz. Haur Down bat naiz. Zergatik? Ezberdina jaio nintzelako. Badakit momentu batean nire gurasoak oso kezkatuta zeudela eta begira egoten zirela egiten nuena behatuz, eta batez ere, nola hazten nintzen behatuz. Niri ez zitzaidan inporta beti haur bat izan naizelako. Niretzat urteak ez dira pasatzen, gainera, nahi ditudan urteak izan ditzaket. Bizitzako gauza sinple guztiaz gozatzen dut eta ziurta dezaket oso zoriontsua naizela. Bai. Momentu batzuetan triste jartzen naiz, batez ere, nire futbol taldeak galtzen duenean. Baina gol bat sartzen duenean, nire indar guztiekin oihu egiten dut, zorionez salto egiten dut eta bandera mugitu egiten dut zelaian egongo banintz bezala. Ez dut ezer irrikatzen. Ez dakit hitz horren esanahia. Sinesten ez baduzu ere, badakit adimena falta zaidala, baina maitasuna soberan daukat. Bai ba! Eskolara noa, ez da zurea bezalakoa nire mundua ezberdina delako. Andereñoa asko maite dut eta pazientzia handiarekin zeramika irakasten dit. Ez didazula sinesten? Egun batean erakutsiko dizkizut egin ditudan gauzak. Beste lagun batzuk ditut. Gauzak ere egiten dakitenak. Rikik, pianoa jotzen du, koadroak marrazten ditu eta poemak idazten ditu. Benetan idazten dituela! Errekreoetan musika entzuten dugu eta nire neskalagunarekin dantza egiten dut. Ezin dudala neskalagunarik izan? Egun batean erakutsiko dizut. Juanita du izena eta asko maite dugu elkar. Beti nire karameluak ematen dizkiot eta oso pozik jartzen da. Ni ere oso pozik jartzen naiz bera pozik ikustean. Gimnasia klaseetan pilotarekin jolasten dugu. Ez dut nahi atezaina izan! Adi egotea besteek gola ez sartzeko ez zait gustatzen. Nik 10 zenbakiarekin jolastu nahi dut eta golak sartu Maradonak bezala. Guzti honengatik eskatzen dizut kaletik pasatzen ikusten nauzunean, penarekin ez begiratzea ni. Pena zurea normala jaio zinela eta errespontsabilitate pilo dituzula, eta gainera, beti arduratsu bizi zara. Nire ama eta nire aita dauzkat, nire anai-arreba eta osaba deitzen didaten lobak ere. Gainera maiteminduta nago eta benetan maiteminduta. Bera ere ni maite nauela badakit. Ez, ez izan penarik, bakarrik ezberdina naiz.
Pertsona bakoitza bakarra eta berezia da... koloretako bloga da hau, koloretakoa da mundua... Premia bereziak dituzten pertsonei eskeinitako kolorezko taupadak daude hemen, bizitzaz beteriko lekua da, hezkuntza mailan dauden gabeziak ekiditzeko eta hauek ulertzeko, beraien lekuan jartzeko eta diren bezalakoak maitatzeko, kolore bakoitzaz taupadak sentitu dezaten..!
Ongi Etorri koloretako mundura..!
2011-11-13
gutuna..!
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario