Ongi Etorri koloretako mundura..!





Morea Gorria Berdea Laranja Horia Urdina...

2011-11-13

gutuna..!

 
Hona hemen premia bereziak dituen haur batek idatzitako gutuna: Haur Down bat naiz. Zergatik? Ezberdina jaio nintzelako. Badakit momentu batean nire gurasoak oso kezkatuta zeudela eta begira egoten zirela egiten nuena behatuz, eta batez ere, nola hazten nintzen behatuz. Niri ez zitzaidan inporta beti haur bat izan naizelako. Niretzat urteak ez dira pasatzen, gainera, nahi ditudan urteak izan ditzaket. Bizitzako gauza sinple guztiaz gozatzen dut eta ziurta dezaket oso zoriontsua naizela. Bai. Momentu batzuetan triste jartzen naiz, batez ere, nire futbol taldeak galtzen duenean. Baina gol bat sartzen duenean, nire indar guztiekin oihu egiten dut, zorionez salto egiten dut eta bandera mugitu egiten dut zelaian egongo banintz bezala. Ez dut ezer irrikatzen. Ez dakit hitz horren esanahia. Sinesten ez baduzu ere,  badakit adimena falta zaidala, baina maitasuna soberan daukat. Bai ba! Eskolara noa, ez da zurea bezalakoa nire mundua ezberdina delako. Andereñoa asko maite dut eta pazientzia handiarekin zeramika irakasten dit. Ez didazula sinesten? Egun batean erakutsiko dizkizut egin ditudan gauzak. Beste lagun batzuk ditut. Gauzak ere egiten dakitenak. Rikik, pianoa jotzen du, koadroak marrazten ditu eta poemak idazten ditu. Benetan idazten dituela! Errekreoetan musika entzuten dugu eta nire neskalagunarekin dantza egiten dut. Ezin dudala neskalagunarik  izan? Egun batean erakutsiko dizut. Juanita du izena eta asko maite dugu elkar. Beti nire karameluak ematen dizkiot eta oso pozik jartzen da. Ni ere oso pozik jartzen naiz bera pozik ikustean. Gimnasia klaseetan pilotarekin jolasten dugu. Ez dut nahi atezaina izan! Adi egotea besteek gola ez sartzeko ez zait gustatzen. Nik 10 zenbakiarekin jolastu nahi dut eta golak sartu Maradonak bezala. Guzti honengatik eskatzen dizut kaletik pasatzen ikusten nauzunean, penarekin ez begiratzea ni. Pena zurea normala jaio zinela eta errespontsabilitate pilo dituzula, eta gainera, beti arduratsu bizi zara. Nire ama eta nire aita dauzkat, nire anai-arreba eta osaba deitzen didaten lobak ere. Gainera maiteminduta nago eta benetan maiteminduta. Bera ere ni maite nauela badakit. Ez, ez izan penarik, bakarrik ezberdina naiz. Haur Down bat naiz. Zergatik? Ezberdina jaio nintzelako. Badakit momentu batean nire gurasoak oso kezkatuta zeudela eta begira egoten zirela egiten nuena behatuz, eta batez ere, nola hazten nintzen behatuz. Niri ez zitzaidan inporta beti haur bat izan naizelako. Niretzat urteak ez dira pasatzen, gainera, nahi ditudan urteak izan ditzaket. Bizitzako gauza sinple guztiaz gozatzen dut eta ziurta dezaket oso zoriontsua naizela. Bai. Momentu batzuetan triste jartzen naiz, batez ere, nire futbol taldeak galtzen duenean. Baina gol bat sartzen duenean, nire indar guztiekin oihu egiten dut, zorionez salto egiten dut eta bandera mugitu egiten dut zelaian egongo banintz bezala. Ez dut ezer irrikatzen. Ez dakit hitz horren esanahia. Sinesten ez baduzu ere,  badakit adimena falta zaidala, baina maitasuna soberan daukat. Bai ba! Eskolara noa, ez da zurea bezalakoa nire mundua ezberdina delako. Andereñoa asko maite dut eta pazientzia handiarekin zeramika irakasten dit. Ez didazula sinesten? Egun batean erakutsiko dizkizut egin ditudan gauzak. Beste lagun batzuk ditut. Gauzak ere egiten dakitenak. Rikik, pianoa jotzen du, koadroak marrazten ditu eta poemak idazten ditu. Benetan idazten dituela! Errekreoetan musika entzuten dugu eta nire neskalagunarekin dantza egiten dut. Ezin dudala neskalagunarik  izan? Egun batean erakutsiko dizut. Juanita du izena eta asko maite dugu elkar. Beti nire karameluak ematen dizkiot eta oso pozik jartzen da. Ni ere oso pozik jartzen naiz bera pozik ikustean. Gimnasia klaseetan pilotarekin jolasten dugu. Ez dut nahi atezaina izan! Adi egotea besteek gola ez sartzeko ez zait gustatzen. Nik 10 zenbakiarekin jolastu nahi dut eta golak sartu Maradonak bezala. Guzti honengatik eskatzen dizut kaletik pasatzen ikusten nauzunean, penarekin ez begiratzea ni. Pena zurea normala jaio zinela eta errespontsabilitate pilo dituzula, eta gainera, beti arduratsu bizi zara. Nire ama eta nire aita dauzkat, nire anai-arreba eta osaba deitzen didaten lobak ere. Gainera maiteminduta nago eta benetan maiteminduta. Bera ere ni maite nauela badakit. Ez, ez izan penarik, bakarrik ezberdina naiz.

2011-11-01

muga guztien gainetik... BIZI BIZITZAA! :)


"Hala ere, bizitzako momentu batzuetan, jausten zaretenean, gora egiteko indarrik ez daukazuela sentitzen duzue".

"Ikusi, 100 biderrez saiatuko naiz tente jartzen, eta ez badut 100. aldian lortzen, eta errenditzen banaiz, altxatuko al naiz? Ez. Baina... etengabe saiatzen banaiz, ez da bukaera izango, jakin ezazue. Garrantzitsuena da nola bukatu den, ea ahalegindu garen".

Kontuan hartzeko bizitza ikusmoldea aurkezten dizuet hemen, gure ikasleak mugen gainetik bizitza gozatu dezatela izan behar da gure helburuetako bat, haien mugek bizitzeko aukera guztiak suntsitu ez ditzaten eta gai direla sinistarazteko..!